Pentsiodunen aldarriak etenik ez

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 3a, 12:31

Astelehenero bezala, gaur ere herriko dozenaka erretiratu eta pentsiodun elkartu dira plazan, «pentsio duinak» eskatzeko.

«Pentsio duinen alde» zioten karteltxoak eskuetan zituztela bildu dira plazan, pentsioak «duinak eta KPIaren araberakoak» izan behar dutela eskatzeko. Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko arduradunek herriko gazteei dei egin die, astelehenetako elkarretaratzera batzeko, euren babesa ere adierazteko. Datorren astelehenean ere plazan elkartuko dira, ordu berean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide