Araitz Etxaniz, bigarren Sanjuandegiko VII. Trikiti Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 3a, 08:18
Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi. (Argazkia: Uztarria).

Joan den zapatuan Azpeitiko Sanjuandegi auzoko festetan VII. Trikiti Txapelketa jokatu zen, eta bertan parte hartu zuen Araitz Etxaniz trikitilari azkoitiarrak.

Zortzi bikotek parte hartu zuten bertan, eta bigarren postuan sailkatu ziren Araitz Etxaniz azkoitiar trikitilaria eta Enaitz Alberdi azpeitiar pandero jotzailea. Txapelketa Ianire Segurola eta Elaia Diaz hernaniarrek irabazi zuten.

Erlo telebistak bideoan jaso du VII. Trikiti Txapelketa:

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide