Ander Zubizarreta, bigarren Euskadi Extrem bizikleta proban

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 3a, 09:22
Ander Zubizarreta azkoitiarra, ezkerretik bigarrena.

Ander Zubizarreta txirrindulari azkoitiarrak bigarren postua lortu du Euskadi Extrem bizikleta proban. Bi etapatan banatutako lasterketa egin zuten asteburuan, Gasteiz eta Bastida inguruetan.

Ander Zubizarretak sailkapeneko bigarren postuan amaitu du Euskadi Extrem bizikleta proba. Zapatua eta igandean jokatu zituzten probaren bi etapak. Lehen etapa hirugarren postuan amaitu zuen Zubizarretak. 100 kilometro inguruko ibilbidea egin zuten Gasteiz eta Bastida (Araba) artean. Atzo, igandea, jokatutako bigarren 57 kilometroko etapan bigarren helmugaratu zen azkoitiarra. Sailkapen orokorrean bigarren postua lortu zuen Zubizarretak, bi egunetan podiumeko postuetan sailkatu eta gero.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide