Jon Unanue arraunlariak Mutrikuko XX. Bandera irabazi du

Urdaibaiko arraunlariak. (Argazkiak: Rafael Lete)

Jon Unanue 'Dukie' arraunlari azkoitiarrak Mutrikuko Udalaren XX. Bandera irabazi zuen atzo, zapatua, Mutrikun.

Eusko Label Liga 20 egun besterik ez dituzte falta arraun taldeek, baina dagoeneko hasita dago arraun denboraldia. Atzo, zapatua, Mutrikuko Udalaren XX. Bandera jokatu zuten Mutrikuko uretan, eta Jon Unanue 'Dukie' arraunlari azkoitiarraren Urdaibai-Bermeo taldea izan zen azkarrena. Bigarren postuan sailkatu zen Donostiako Kaiarriba trainerua eta hirugarren Hondarribia. Ekainaren 22an hasiko du Eusko Label Liga Unanuek, Urdaibaiko traineruan. Irailera bitartean 22 estropada jokatu beharko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide