ADMA taldeen erromesaldia egin dute, Floreagan

Atzo, ekainak 1, ADMA taldeen erromesaldia egin zuten, Floreagan. ADMA taldeek Maria Laguntzailearen debozioa zabaltzen dute.

Atzo, zapatua, toki askotako salestar etxeetatik etorritako ia 400 pertsona elkartu ziren Azkoitian. Besteak beste, Iruñea,  Donostia – Intxaurrondo, Errenteria, Urnieta, Deustu, Barakaldo, Gurutzeta, Gasteiz, Burgos, Santander, Nueva Montaña, Peñacastillo, Logroño eta Azkoitia ordezkatu zituzten erromesek.

Azkoitiko parrokian izan zuten Meza nagusia, 13:00etan. Angel Miranda salestarrak zuzendu zuen meza eta Alai Batzako AB abesbatzako umeak kantuan aritu ziren. Gero, bazkaria egin zuten Floreaga ikastetxeko On Bosco pilotalekuan. Bazkalostean, talde bakoitzak ekarritako oparien zozketa egin zuten. Gainera, txaranga baten laguntzaz, kanturako, dantzarako eta irrintziak botatzeko aukera ere izan zuten. «Giro zoragarria» izan zutela azaldu dute antolatzaileek. Esker hitzak ere izan zituzten antolatzaileek. «Azkoitiko ADMA taldeak antolaketa lan bikaina egin du, Joxe Gainzarainek koordinatuta. Parrokiak mesede handia egin digu», azaldu zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide