Ostiralean irekiko dituzte estali gabeko igerilekuak

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 2a, 09:58
Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak.

Datorren ostiralean, ekainak 7, irekiko dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. Ekainaren 7tik irailaren 15era egongo dira irekita igerilekuak aurtengo udan. 10:30etik 20:00etara zabalduko dute egunero.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide