Sei lan aurkeztu dituzte Xabier Munibe Ikastolako XXVIII. Antzerki Topaketan

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 1a, 13:28

Azkoitiko ikastola Xabier Munibe HLHIko Udaberri Guraso Elkarteak antolatutako 28. Antzerki Topaketak egin dituzte gaur, zapatua, Baztartxo Antzokian. Gai asko antzeztu dituzte neska-mutilek

XXVIII. Antzerki Topaketak egin dituzte gaur, zapatua, Baztartxo Antzokian. Antzerki eskolan dabiltzan 70 bat ikaslek parte hartu dute topaketak. Ikasturte osoan egindako ariketak praktikan jarri dituzte sei antzezlan erakutsita. '666 gela', 'Azken minutuak', 'Azkoitiko historia', 'Scape room', 'Hegan' eta 'Fidelinoen itzulera' lanak taularatu dituzte. Ordu eta erdi inguru iraun du ekitaldiak, eta jendetza bildu da Baztartxon.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide