Palista azkoitiarrak herriarteko finalerdietan

Palistak azkoitiarrek gaur, zapatua, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final laurdenetako itzulerako partidak jokatu behar zituzten Gurea pilotalekuan, Anoetaren aurka. Anoetarrak ez dira aurkeztuko Azkoitian, eta ondorioz Azkoitia finalerdietan sartu da.

Azkoitia Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalerdian da. Anoetak erabaki du gaur, zapatua, Gurea pilotalekuan jokatu behar zituzten itzulerako partidetara ez aurkeztea. Horren arrazoia da, taldekide bat lesionatu izana.

Anoetan jokatutako joaneko partidetan bat eta bi irabazi zuten azkoitiarrek. Iker Epeldek 6 eta 20 irabazi zuen buruz buru. 8 eta 20 irabazi zuten Jokin Aizpuruk eta Igor Juaristik binaka. Markos Azpirozek 20 eta 12 galdu zuen zazpi koadroren barruan jokatutako partida. Finalerdietarako sailkapena lortu dutenez, Hernani-Andoain kanporaketako garailearen aurka jokatu beharko du Azkoitiak, datorren astetik aurrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide