Intsausti jauregia barrutik ezagutzeko aukera, Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 31a, 11:13
Intsausti jauregia.

Hurrengo zapatuan, ekainak 8, Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen baitan, Intsausti jauregia doan bisitatzeko aukera izango da. 12:00etan, jauregiaren aurrean hasiko da Ilustrazioa eta Azkoitia bisita gidatua, Juan Bautista Mendizabalen eskutik.

Azkoitiko Zalduntxoek Euskal Herriko ekonomian, artean eta kulturan eragin nabarmena izan zuen mugimendua ekarri zuten Frantziatik, Ilustrazioa. Xabier Munibe Peñafloridako konteak gidatua, Azkoitian izan zuen epizentroa mugimendu horrek, eta bere etxea zen Intsausti jauregia mugimendu guztiaren lekuko izan zen. Bisitan zehar etxe horretako txoko guztiak bisitatuko dira, bere garaian murgilduz, hots, XVIII. mendean eta Ilustrazioan.
 
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide