Donostiako 54. Jazzaldiko kontzertuetako bat eskainiko du RO musika talde azkoitiarrak. Iker Amenabarrek (baxua), Mikel Iraetak (pianoa, syntheak), Iñigo Gonzálezek (gitarra), Gorka Alkaldek (gitarra), Josu Usobiagak (bateria) osatzen duten taldeak uztailaren 27an 22:15ean eskainiko du kontzertua, Coca-Cola gunean. Adierazi dutenez, kontzertua ikusteko sarrera doan izango da.

RO Matadeixen jaio zen 2017ko udazkenean; Uso (bateria), Iker (baxua), Alkalde (gitarra), Gontxalo (gitarra) eta Iraeta (pianoa eta syntheak) elkartu zirenean. Ia urtebetez euren soinu eta melodiak landu eta egin ondoren, 2018ko udan «sentimenduz beteriko lau abesti» munduratu zituzten: Ilhunbean esanak, Ilhunbean eginak, ErROnkari eta Aikor. Aikor-en bideoklipa Fujiko Nakaya artista japoniarraren lanean inspiratua izan zen. ROn musika Post Rock instrumentalaren itsaso zabalean sakonera ezberdinetara igeri egiteko gai da.