Ibar-Goi, berme handiko zerbitzua

Babestutako albistea 2019ko eka. 30a, 08:38
Ezkerretik eskuinera: Nerea Iraola, Ander Umerez, Iosu Ibarmia eta Amaia Ibarmia.

Kia Motors auto etxearen banatzaile ofiziala da Ibar-Goi lantokia. Kia autoen salmentaz gain, mota eta etxe guztietako autoentzako zerbitzua eskaintzen dute.

Ibar-Goin, automozioan adituak diren teknikari eta aholkulariak aurki ditzakegu: Iosu Ibarmia, Ander Umerez, Nerea Iraola eta Amaia Ibarmia.

Urteen poderioz lortutako esperientziaren emaitza da Ibar-Goi. Merkatuarekin batera eguneratzen doa lantokia, eta, hori dela eta, bertako azken ekarpenen berri izan du Maxixatzenek.

 

-Zer berrikuntza egin dituzue azkenaldian? Zergatik?

Goi mailako hiru makina erosi berri ditugu: gurpilak desmuntatzeko robot guztiz automatikoa, gurpilen diagnosia zein oreka egiten duen orekagailua eta azken teknologiako 3D lerrokagailua.

Alor horietan efikazagoak izan nahi genuen, lana zehatzago egin eta, ondorioz, bezeroei zerbitzu hobea eman.

 

-Zeuek ere etengabe ikasten aritu beharko duzue automozioaren mundu aldakor honetan, ezta?

Zalantzarik gabe. Automozioaren sektorea etengabe aldatzen doa, eta, horri aurre egiteko, etengabeko formazioa jasotzen dugu.

Alde batetik, Kia etxearen formazioa jasotzen dugu. Azkenaldian, hibridazioan eta elektrifikazioan oinarritzen diren ikastaroak egiten ari dira gure teknikariak. Kia etxea apustu handia egiten ari da arlo horretan.

Bestalde, Bosch Car Service eta AD Parts talde ezagunen eskutik, beste marketako autoen diagnosia eta konponketak egiteko prestakuntza jasotzen dugu.

 

 

-Zergatik da aukera ona Ibar-Goi? Zer eskaintzen duzue?

Kalitatea eta konfiantza uztartzen ditugu. Ezinbestekoak dira ezaugarri horiek, gure ustez. Bezeroek kalitate goreneko zerbitzua jasotzen dute gurekin, familia giroko lantoki bat izateak ematen dien konfiantzarekin batera.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide