Martxan da emozioak identifikatzeko eta ulertzeko ikastaroa

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 29a, 16:30
Emozioen inguruko tailerraren lehen saioan parte hartu duten kideak.

Gaur eman zaio hasiera Azkoitia Lagunkoiak, Udalarekin eta Plaza Ondo Jubilatu Elkartearekin elkarlanean, emozioak edo zirrarak identifikatzeko eta ulertzeko ikastaroari.

Guztira ordu t’erdiko lau saio izango dira eta oraindik badago tokia norbaitek izena eman nahi badu. SENTITU tailerraren xedeetako bat da «gure indargune psikologikoak ezagutzea, ongi sentiarazten gaituzten erlazioak zaintzearen garrantziaz jabetzea edota bakardadearen alderdi positiboak lantzea».

Saioak psikologian doktorea eta Matia Fundazioko ikertzailea den Nerea Galdonak zuzenduko ditu. Hurrengo saioak ekainaren 5ean, 12an eta 19an izango dira, goizeko 10:30etik 12:00etara, Plaza Ondo Jubilatu Elkartearen egoitzan (Kultur Etxeko 2. solairuan, Herriko plazan).

Ikastaroa doakoa da eta parte hartu nahi duten pertsonek izena eman dezakete udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo 943 08 00 80 telefonora deituta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide