Lau film eskainiko dituzte ekainean, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko eka. 1a, 10:58

Ekainaren 10ean amaituko dira aurtengo denboraldiko film komertzialen emanaldiak, Baztartxo Antzokian. Hilabete honetan lau film eskainiko dituzte: 'Aladdin', 'Maya', 'La viuda' eta 'I hate New York'.

'Aladdin', 'Maya', 'La viuda' eta 'I hate New York' filmak emango dituzte ekainean zehar, Baztartxo Antzokian. Aurtengo film denboraldia itxiko du azken film horrek eta aste batzuez atseden hartuko du Baztartxok, filmak emateko bederen. Hona hemen filmen bideo aurrerapenak:

Aladdin (ekainak 1, 2 eta 3)

Maya (ekainak 7)

La viuda (ekainak 8, 9 eta 10)

I hate New York (ekainak 21)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide