Goenatxo III.a, Urrezko Binakako Harrijasotze Txapelketako finaletik kanpo

Jon Unanue 'Goenatxo III.a'. (Argazkia: Ibon Errazu)

Jon Unanue 'Goenatxo III.a' harri jasotzaile azkoitiarrak ez du lortu Urrezko Binakako Harrijasotze Txapelketako finalera sartzea.

25 kilogatik Urrezko Binakako Harrijasotze Txapelketatik kanpo gelditu da Jon Unanue 'Goenatxo III.a' harri jasotzaile azkoitiarra. Maiatzaren 11n, Galdakaon (Bizkaia) aritu zen Inhar Urruzuno bikote zuela eta Goenatxo III.a-Urruzuno bikoteak ordura arteko emaitzarik onena egin zuen. 175 kiloko laukizuzenarekin, 100 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin aritu ziren biak, eta guztira 75 jasoaldi —8.250 kilo— jaso zituzten. Gainera, Eizmendi eta Goenatxo III.a izan dira lehen harriari —175 kiloko laukizuzena— altxaldi gehien eman dizkioten harri jasotzaileak.

Finalerako sailkapena 25 kilogatik ez dute lortu azkoitiarrak eta ondarroarrak. Guzta-Goikoetxe, Eizmendi-Zelai III.a eta Galarraga-Eiza bikoteek jokatuko dute finala. Finala Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko dute ekainaren 7an, ostirala, 22:00etan. Harrijasotze txapelketarekin batera, Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa jokatuko du Julen Alberdi 'Txikia IV.a' aizkolari azkoitiarrak. Halaber, Emakumeen Trontza Txapelketa eta 23 eta 19 urtez azpiko Banakako Aizkolari Txapelketak ere jokatuko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide