Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak irabazi dute Bikote Gaztetxoen Dantza Sueltoko Gipuzkoako Txapelketa

Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza.

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak Bikote Gaztetxoen Dantza Sueltoko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten joan den zapatuan.

Joan den zapatuan, maiatzak 25, ospatu zen Trintxerpen 64. Bikote Gaztetxoen Dantza Sueltoko Gipuzkoako Txapelketa. Azpeitiko, Lezoko, Oiartzungo, Hondarribiko, Pasai Donibaneko, Zestoako eta Gasteizko hamalau bikotek parte hartu zuten, eta txapela Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza dantzari azpeitiarrek irabazi zuten. Nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez, jende asko bildu zen eta gozatu ederra hartu zuten gazteen dantza saioekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide