Kantu jira egingo dute ostegunean Floreaga Ikastetxeko kideek

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 28a, 16:00

Datorren ostegunean, maiatzak 30, kantu jira egingo dute herrian zehar Floreaga Ikastetxeko lagunek. Aurreko astean ziren egitekoak, baina eguraldiak ez zuenez lagundu, kantaldia astebetez atzeratzea erabaki zuten.

Euskal Kultur Jardunaldien baitan egingo duten hirugarren ekimena izango da osteguneko kantu jira. 18:45ean abiatuko dira parte hartzaileak Balda plazatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide