Ainara Goenaga beste alderdiekin «hitz egiteko prest» agertu da

Ainara Goenaga EH Bilduko zerrendaburuak udal hauteskundeetako emaitzen inguruko iritzia eman du Erlo Telebistan.

Maiatzaren 26an lortutako emaitzekin «oso gustura» agertu da koalizio abertzaleko zerrendaburua, eta EH Bildu «etenik gabe gora» doala azaldu du. «Herri programa interesgarria» egin dutela uste dute, eta hemendik aurrera «beste alderdiekin hitz egiteko prest» daudela azaldu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide