Aner Eizagirrek irabazi du haurren arrantza lehiaketa

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 28a, 11:00

Joan den igandean, maiatzak 26, Azkoitiko Umeen Arrantza Lehiaketa jokatu zen, Orion elkartearen eskutik. Guztira, hamalau haurrek parte hartu zuten txapelketan, eta giro aparta izan zen.

Azkenean, Aner Eizagirre izan zen arrantza lehiaketako irabazlea, bost amuarrain harrapatuta.

Orion elkarteak parte hartzaileei, laguntzaileei eta Azkoitiko Udalari emandako laguntza eskertu die.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide