Maxixatzenen zozketak

'Bihotz salataria' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 28a, 09:43

Datorren igandean, ekainak 2, 'Bihotz salataria' antzezlana Matadeixen, 19:00etan, ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek, Matadeixeren laguntzarekin.

Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatuko dira, eta zozketan parte hartzeko galdera hau asmatu beharko da: Zein da 'Bihotz salataria' antzezlaneko aktorea?

Bidali erantzuna maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera maiatzaren 31 baino lehen. Zozketa ostiralean bertan egingo da eta Maxixatzen.eus-en jakinaraziko da.

 

Zoroaren argudioak, psikopatearen pefekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delitu ikaragarriena, zitalena... babesbako agurea hiltzen dau, zatitu eta tarimearen azpian ezkutatu. Polizia ikertzera dator, ohiuren bat entzutean norbaitek abisua emon daualako. Hiltzaileak, bere zereginaren perfekzionismoaz harro, etxe barrura gonbidatu, dana ordenean dagoala erakutsi eta eurekaz batera jesartzen da lasai lasai solasean. Garaipena dastatzen daualarik, bere buru barruan, agurearen bihotz-taupak entzuten hasten da, hasikeran astiro astiro eta motel motelean, baina bere buruko burrunba hori gero eta ozenago egiten da, gero eta zoliago entzuten dauz taupadok, jasanezin bihurtu arte. Errealak edo imajinarioak diran taupada misteriotsu honeek bere onetik atara eta bere delitua aitortzera eroango dabe.

FITXA TEKNIKOA:

     Egilea: Edgar Alan Poe

    Itzulpena: Iñaki Ziarrusta

    Aktorea: Iñaki Ziarrusta

    Eszenografia eta Atrezzoa: Atx Teatroa

    Argiztapena: Atx Teatroa

    Soinu atmosferea: Edu Zallio

    Ekoizpena: Atx Teatroa

    Banaketa: Naia Muñoz (Atx Teatroa)

    Publiko mota: Heldua

    Iraupena: 45 minutu

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide