«Indarberrituta eta gogotsu» agertu da Zubizarreta hauteskundeen biharamunean

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 27a, 17:00

Javier Zubizarreta EAJko zerrendaburuak udal hauteskundeetako emaitzen inguruko iritzia eman du Erlo Telebistan.

Maiatzaren 26an lortutako emaitza «aurreikuspenen barruan» sartzen zela adierazi du, eta «gustura» agertu da Zubizarreta. «Ez dut uste arazorik egongo denik norbaitekin akordioa egiteko eta gobernu egonkor bat osatzeko», gaineratu du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide