Batzar Nagusietako eta Europako Parlamentuko hauteskundeetan ere EAJ nagusi, Azkoitian

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 27a, 08:41
Gipuzkoako Batzar Nagusiak. (Argazkia: Akaba)

Udal hauteskundeetan bezala, Batzar Nagusietarako eta Europako Parlamenturako hauteskundeetan ere nagusi izan zen Azkoitian EAJ.

Azkoitiko Udala osatzeko hauteskundeez gain, Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Europako hauteskundeak ere ospatu ziren atzo, igandea. Azkoitian EAJ izan zen garaile hiru hauteskundeetan. Nola Batzar Nagusietako hauteskundeetan hala Europakoetan, EAJ izan da lehen indarra, EH bigarrena eta PSE-EE hirugarrena.

Batzar Nagusietako hauteskundeak

Batzar Nagusietako hauteskundeetan EAJk irabazi du Azkoitian. 2.684 boto jaso zituen alderdi jeltzaleak, botoen %46,09. EH Bildu izan da bigarren indarra, 2.199 botorekin (%37,76). PSE-EEk 522 boto (%8,96) lortu zituen. Gipuzkoako emaitzei erreparatuta, EAJk irabazi ditu hauteskundeak eta 20 batzarkide izango ditu aldundian. EH Bilduk 17 batzarkide lortu ditu, PSE-EEk 9, Ahal Dugu Podemosek 4 eta PPk 1.

 

Europako hauteskundeak

Europako hauteskundeetan ere EAJ-CEUS nagusi. Jeltzaleek 2.465 boto jaso zituzten. EH Bildu-Orain Errepublikak alderdiak, berriz, 2.081 boto jaso zituen. PSE-EEk hiru hauteskundeetako emaitza onenak lortu zituen Europako hauteskundeetan. Sozialistek 588 boto jaso zituzten. Ahal Dugu alderdiak 356 boto jaso zituen, eta 107 PPk. EAJ-CEUSek batzarkide bat izango du Europako Parlamentuan. Orain Errepublikak alderdiak, berriz, hiru batzarkide izango ditu. PSOEk 20 batzarkide lortu zituen hauteskundeetan, PPk 12 eta Podemosek 6.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide