EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak Azkoitian, gehiengo osoa galduta

Botoen %46,09 lortu ditu EAJk. EH Bildu izan da bigarren indarra, bozken %37,22 lortuta. Hirugarren eta laugarren indarren artean aldaketa izan da. PSE-EE da hirugarren indarra eta Azkoitia Bai laugarrena.

EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak Azkoitian, baina gehiengo osoa galdu du. Boto guztien kontaketa egin ondoren, botoen %46,09 jaso ditu EAJk, %37,22 EH Bilduk, %7,89 PSE-EEk, %6,26 Azkoitia Baik eta %1,78 PPk.

EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Azkoitia Bai alderdien ordezkariekin osatuko da Udala, horrenbestez, datozen lau urteetan Azkoitian: 8 zinegotzi izango ditu EAJk —aurreko legealdian baino bat gutxiago—, 7 zinegotzi izango ditu EH Bilduk —aurreko legealdian baino bat gehiago— eta bana PSE-EEk eta Azkoitia Baik. Zerrenda aurkeztu duen beste alderdiak, PPk, ez du ordezkaritzarik lortu.

Parte hartzea

Parte hartzeari dagokionez, botoa eman zezaketen 8.507 herritarretatik %70,07k eman dute. Guztira, erroldaren 5.961 herritarrek eman du botoa udal hauteskundeetan. Abstentzioa %29,93 izan da, 2015ean baino txikiagoa.

Hauek dira 2019-2023 agintaldian Azkoitiko udalbatza osatuko duten zinegotziak, alderdiz alderdi:

Erlazionatuak

Igo egin da udal hauteskundeetako arratsaldeko parte hartzea

Azkoitia

Udal hauteskundeetako arratsaldeko parte hartzeak gutxi, baina gora egin du 2015eko udal hauteskundeekin alderatuta. Erroldaren %55,74k eman du bot...
Erroldaren %40,51ak eman du botoa, 14:00etan

Azkoitia

09:00etatik ari dira bozkatzen azkoitiarrak, eta 20:00ak arte egongo dira hauteslekuak zabalik. Jende ugari ikusi dugu herriko lau hauteslekuetan. ...

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide