Nagusitasunez gainditu du Azkoitiak final zortzirenetako kanporaketa

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 25a, 11:05

Azkoitiak aise egin du eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Txapeletako final laurdenetarako urratsa. Joanekoan bezala itzulerakoan ere erraz irabazi dituzte azkoitiarrek Andoainen aurkako hiru partidak, eta orain Altzo-Oñati kanporaketako irabazlearen aurka jokatu beharko dute.

Kadete mailan 22 eta 3 irabazi zuen Aranbarri-Astigarraga bikoteak. Gazte mailan ere emaitza berdina lortu zuten Azkoitiak eta Urangak; 22 eta 3 nagusitu ziren andoaindarren aurka. Seniorretan, azkenik, 22 eta 7 irabazi zuen Juaristi-Juaristi bikoteak.

Guztira sei eta huts nagusituta, Azkoitiak final laurdenetarako urratsa eman du. Final zortzirenetan bezala, etxetik kanpo jokatuko ditu joaneko partidak, eta itzulerako partidak ekainaren 7an jokatuko ditu Gurean, 22:00etan hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide