Orio eta Aginaga bisitatu dituzte erretiratu azkoitiarrek

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 25a, 10:00

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko kide azkoitiarrak Orion eta Aginagan izan ziren herenegun, osteguna. Urtero bisitatzen dituzte Plaza Ondoko kideek Orio eta Aginaga, eta giro bikainean igaro zuten eguna.

Guztira 200 lagun joan ziren Azkoititik, Azpeititik, Zestoatik eta Aizarnazabaldik. 12:00etan, meza abestua jarraitzeko aukera izan zuten Orion. Meza amaitutakoan, denbora librea izan zuten, eta ondoren, 14:30ean, Aginagako sagardotegi batera joan ziren bazkaltzera. Bazkalostean, musika talde batek girotutako erromeria bikaina egin zuten.

Argazkiak: J.M. Alberdi

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide