Asteazkenean jaso beharko dira Errigorako kontserbak

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 24a, 17:16

Errigorako kontserben eskaerak gaur, ostirala, iritsi dira Azkoitira eta banaketa datorren asteazkenean, maiatzak 29, egingo dute Errigoraren Azkoitiko koordinatzaileek. Saskiak Berdura Plazako lokal batean jaso beharko dira.

Berdura plazako Udalaren lokalean —lehengo Exposito fruta-denda—  jaso beharko dira kontserbak, datorren asteazkenean, maiatzak 29. Goizean, 11:30etik 13:00etara egongo da saskiak jasotzeko aukerak, eta arratsaldean, 18:00etatik 19:30era. Banaketa lanak errazteko egun eta ordutegi horretan bertaratzeko eskaria egin dute koordinatzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide