Joseba Beristainek sortu du 'Elkano, lehen mundu bira' animazioaren soinu banda

Joseba Beristain (Azkoitia, 1978) musikagileak sortu du uztailaren 5ean Euskal Herriko areto nagusietara helduko den 'Elkano, lehen mundu bira' (Angel Alonso) animaziozko lan erraldoiaren soinu banda. Egindako lanaz, konposizio prozesuaz eta, oro har, ofizioaren ezaugarriez eta Beristainen lan egiteko moduaz aritu dira solasean Zinea.eus-eko kideak haren Azkoitiko estudioan.

Beristainek abenturazko musika egitea izan du helburu proiektu honetan, eta horretarako, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Donostiako Orfeoiarekin grabatu du ia ordubeteko soinu banda sinfonikoa. Gainera, Enrike Solinis aintzinako musikan eta gitarran adituak ere parte hartu du bere errepertorioko lan batzuk filmerako egokituz eta Beristainek sortutako pieza jakin batzuk gitarra mota desberdinekin interpretatuz.

Jarraitu albistea irakurtzen Zinea.eus-en.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide