'Gu ere bertsotan' jaialdia, ikusgai

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 23a, 08:48

'Gu ere bertsotan' jaialdian 186 neska-mutilek parte hartu zuten joan den maiatzaren 7an. Floreaga Ikastetxeko LH5 eta 6ko 106 ikasle eta Azkoitia BHIko DBH1eko beste 80 ikasle igo ziren oholtza gainera.

Tribu urbanoak, Kirolari aldrebesak, Hegazkin bateko kaosa, Mundua hankaz gora, Andramaixek, Barre-hiztegia, Got Talent Azkoitia eta Euskal folklorea gaiak eraman zituzten Baztartxoko oholtzara. Floreaga ikastetxetik, LH5 eta LH6ko ikasleek abestu zuten eta Azkoitia BHItik, berriz, DBH1eko gaztetxoek.

Gu ere bertsotan Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak duela hamar ikasturte, 2008-09 ikasturtean, hasi zuten proiektua da. Helburua da, ikastetxeetan, ikas orduetan, bertsolaritza lantzea. Azkoitia BHIn Olatz Albizu euskara irakaslea eta Irati Artetxe 'Gu ere bertsolari' proiektuko irakaslea eta Floreagan Mailu Irizar euskara irakaslea aritzen dira gaztetxoekin bertsoak osatzen eskola orduetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide