Alkategaien mahai ingurua, zuzenean

Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeen atarian, eta herriko alkategaien mahai-ingurua antolatu du Maxixatzenek, Erlo Telebistarekin elkarlanean.

Ainara Goenaga (EH Bildu) eta Jose Joakin Etxaniz (Azkoitia Bai) izango dira protagonista, eta saioa Imanol Elezgarai kazetariak gidatuko du. Lehen ordubete inguruan gai zehatz batzuen inguruan hitz egingo eta eztabaidatuko dute. Ondoren, aukera emango zaie bertaratutakoei alkategaiei galderak luzatzeko. Ikusi mahai ingurua zuzenean, goiko leihoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide