Azkoitia Lagunkoia, Izarraitz Lanbide Heziketa Eskola eta Plaza Ondo Elkartea, elkarlanean

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 21a, 13:27

Izarraitz Lanbide Heziketa Eskolan elkartu dira gaur, asteartea, Azkoitia Lagunkoia taldeko kideak eta Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko arduradunak. Bidelagun izan dute Euskadi Lagunkoiako arduradun Ainara Tomasena.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikari zikloa egiten ari diren ikasle eta irakasleek deituta bertaratu dira eragileak eta lan saio bat egin dute elkarren proiektuak hobeto ezagutzeko eta elkarlanari ateak zabaltzeko xedez. «Denek dute erronka eta helburu pertsona nagusien bizi-baldintzak hobetzea eta haiei laguntza ematea», azaldu dute. Gaur egun, lehen eta bigarren mailatako ikasleak batuta, 35 bat neska-mutil ari dira aipatutako zikloa burutzen. Saioa aitzakiatzat hartuta, ikasleek gosari osasungarria prestatu diete gonbidatuei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide