Pelotai Eune

Emakumeei egindako irainengatik, bertan behera gelditu da Pelotai Euneko mutilen txapelketa

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 21a, 08:34

Emakumeen aurkako irainak idatzi dituzte azken asteetan Pelotai Euneko mutilen txapelketaren Whatsapp taldean, eta ondorioz, mutilen pilota txapelketa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.

Pelotai Euneko mutilen txapelketako Whatsapp taldean emakumeen aurkako irainak idatzi dituzte, eta horren harira, Pelotai Euneko antolakuntzak mutilen txapelketa bertan behera utzi du. «Neskak pilotan? Eta zein dago sukaldean afaria egiten?» edo «Gaur neskek 17:00etan jokatuko dute, gero sukaldera joateko» gisako mezuak irakurri daitezke mutilen txapelketako Whatsappeko taldean. Hori dela eta, hona hemen Pelotai Euneko antolatzaileek idatzi horien inguruan argitaratu duten idatzia:
 
«Azken aste honetan Pelotai Euneko mutilen txapelketako taldean idatzi diren emakumeen aurkako irainen harira, antolakuntza taldeak barkamena eskatzen du. Batez ere, momentuan behar bezalako erantzun azkar bat ez eman izanagatik.
 
Hori dela eta, erabaki hau hartu du antolakuntzak:
 
-Herriko mutilen txapelketa bertan behera uztea.
 
Azkenik, berriro barkamena eskatzen du antolakuntzak, eta garbi utzi nahi du, azken urteetan bezala, lanean irmo jarraituko duela berdintasuna sustatuz.
 
Hemendik aurrera hartuko diren erabakien berri izango da aurrerantzean ere».
Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide