Joseba Diaz azkarrena, FEDME kilometro bertikalean

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 20a, 18:30
Joseba Diaz podiumean garaipena ospatzen.

Kilometro bertikalen Espainiako Kopan lehen postuan sailkatu da bakarka Joseba Diaz korrikalari azkoitiarra asteburuan. Horrez gain, taldeka, Espainiako bertikalen txapelketa irabazi du Sestao Alpino taldearekin.

Joan den igandean Arredondon (Kantabria) jokatu zuten FEDME kilometro bertikala, zehazki, Mosquiteru mendian. Guztira 235 korrikalari lehiatu ziren, 2,6 kilometroko eta 1.006+ desnibeleko proba gogorrean. Hala ere, eguraldi txarragatik ohiko ibilbidea moztu beharra izan zuten antolatzaileek. Azkenean, Joseba Diaz izan zen lasterketako azkarrena, 20:32 denbora eginda eta bigarrenari 3 segundoko aldea aterata. Horrenbestez, kilometro bertikalen Espainiako Kopan lehen postuan dago Diaz behin-behineko sailkapenean. Izan ere, Kopa osatzen duten beste hiru proba jokatzeko daude oraindik. Hurrengoa, ekainaren 1ean jokatuko da Roquetesen (Katalunia, Tarragona).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide