Pentsio duinen aldeko aldarria

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 20a, 12:14

Pentsiodunak plazan elkartu dira beste astelehen batez, urtebete baino gehiagoan eskatzen ari diren pentsio duinen alde.

Astelehero bezala, 12:00etan elkartu dira dozenaka herritar, pentsio «duinak eta KPIaren araberakoak» eskatzeko. Gaur ere dozenaka herritarrek eman diote babesa deialdiari, Herriko Plazan. Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko arduradunek herriko gazteei dei egin diete astelehenetako elkarretaratzera batzeko, euren babesa ere adierazteko. Datorren astelehenean ere 12:00etan egingo dute elkarretaratzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide