Aner Alonso xake jokalariak irabazi du haurren Azkoitia hiribildua txapelketa

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 20a, 10:26

Joan den igandean XXVII. Azkoitia Hiribildua Haurren Txapelketa jokatu zen, eta Aner Alonso nagusitu zen. Finala Cristian Creturen aurka jokatu zuen, bien arteko sei puntuko berdinketa hausteko. Hirugarren postuan Oier Sarasketa sailkatu zen, eta Denis Valor, laugarren. Hamabi xakelarik parte hartu zuten txapelketan, eta ondo jokatutako partidak izan ziren guztiak.

Bestalde, Kutxa Fundazioaren #izanezberdin Gaztedi Txapelketako partidak jokatzen hasi dira Gipuzkoako hainbat herritan. Anai Xake Eskola taldea Bergaran lehiatuko da maiatzaren 31n. Finala, berriz, Azkoitiko Gurea pilotalekuan izango da ekainaren 16an. Guztira, 32 taldek eta 150 jokalarik parte hartuko dute.

Argazkiak: Anaitasuna Xake Taldea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide