Andoaingo eta Azkoitiko gaztetxoak, musikaren erritmora

Gaur eguerdian Andoaingo eta Azkoitiko musika eskoletako hainbat gaztetxo elkartu dira Kontzejupean. Euren instrumentuak eskuetan hartuta, kontzertu bikaina eskaini dute bertan bildu diren dozenaka ikus-entzuleren aurrean. Besteak beste, klarinete, flauta, bonbardino, tronboi eta bateria doinuak entzun dira, Elena Gorrotxategiren zuzendaritzapean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide