Herriartekoan azkoitiarrak nagusi, eskuz eta palaz

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 18a, 19:35

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako partidak jokatu dira azkoitiarrek egunotan. Gomazko paletako mutilek gaur, zapatua, jokatu dituzte euren partidak; eskuzko herriarteko partidak, berriz, atzo, ostirala, jokatu zituzten Andoainen. Palaz 2 eta 1 irabazita, hurrengo fasera sailkatu dira azkoitiarrak. Eskuz, berriz, 0 eta 3 nagusitu da Azkoitia eta datorren astean itzulerako partidak jokatuko dituzte Gurean.

Joan den asteburuan hasi zuten gomazko palista azkoitiarrek txapelketa Mutrikuren aurka, eta 1 eta 2 irabaztea lortu zuten. Gaur itzulerako partidak jokatu dituzte Gurean, eta emaitza bera lortu dute: 2 eta 1. Iker Epelde buruz buru aritu da lehen partidan, eta 20-14 irabazi du. Bigarren partida galdu egin dute azkoitiarrek. Igor Juaristik eta Jokin Aizpuruk osatutako bikoteak 20-16 galdu du. Azken partidan, berriz, irabazi egin du Markos Azpirozek 20-14, zazpi koadroren barruan jokatutako partida. Datorren astean Azpeitia-Anoeta kanporaketako irabazlearen aurka aritu beharko dute azkoitiarrek. 

Eskuz, hirutik hiru

Eskuzkoan, bestalde, atzo, ostirala, jokatu zituzten pilotari azkoitiarrek final zortzirenetako partidak. Andoaingo Arrate pilotalekuan jokatu zituzten joaneko partidak. Kadete mailan, Aranbarrik eta Astigarragak 6-22 irabazi zuten. Gazte mailan, Azkoitia eta Uranga 11-22 nagusitu ziren. Eta, azkenik, senior mailan, Juaristi eta Juaristi 4-22 gailendu ziren.

Hirutik hiru partida irabazita, itzulerako partidak jokatuko dituzte datorren astean Gurean, Altzo-Oñati kanporaketako irabazlearen aurka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide