Maila aparta XXVIII. Bertso Paper Lehiaketan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 17a, 17:41

Azkoitia BHIk eta Indarlan guraso elkateak antolatuta, Udalaren laguntzarekin, XXVIII. Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa izan da gaur eguerdian, Baztartxon. 12 urtetik 18 urte arteko gazteek egindako 50 lan jaso dituzte, eta horietatik hamar izan dira sarituak.

Herri hauetatik jaso dituzte bertso sortak: Getaria, Zarautz, Azkoitia eta Eskoriatza. Hiru epaile aritu dira bertsoak baloratzen: Agustin Arrieta, Itziar Unanue eta Mikel Zubizarreta.

Hauek izan dira aurtengo bertsolari sarituak:

AZKOITIA BHI IKASTETXEKO IRABAZLEAK

A TALDEA

1. Ume etorkina: Haritz Alberdi, Onditz Alberdi.

 

2. Kutsadura: Onditz Alberdi, Oihan Etxaniz.

B TALDEA

1. Jaiotzatik kondenatuak: Maite Portalo, Enaitz Osa, Urko Artola.

2. Nire erabaki gogorra: Ane Aranbarri, Maialen Andueza.

 

AZKOITIA BHI IKASTETXETIK KANPOKO IRABAZLEAK

A TALDEA

1. Gerra oroitzapenak: Nerea Susi.

2. Autobusaren leihotik: Amets Aizpurua.

B TALDEA

1. Izarapetik: Naia Arrizabalaga.

2. Amona Tereri: Uxue Ostolaza.

C TALDEA

1. Hori da futbola: Aner Peritz.

2. Kafe usainak hartu: Oihana Arana.

Sariak banatu ostean, Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Aitor Salegi  eta Eneritz Artetxe bertsolariek bertso saio bat eskaini dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide