Nor ote da argazkiko gizona?

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 16a, 13:06

Antza azkoitiarra da Bergarako argazki denda batean agertu den argazkiko gizona, baina inork ez daki nor den.

Bergarako argazki denda batean aspaldi ahaztutako gizonezko azkoitiar baten argazkia aurkitu dute. Antza argazkiaren bila ez zen pasatu jabea, eta Azkoitia ingurukoa izan behar duela argitu dute. Irudia On Jenaro Azkoitiko erretore ohiaren bidez jaso du Juan Bautista Mendizabal historialariak.

Nor ote da?

Pertsona identifikatzea lortuz gero, idatzi mezu bat erredakzioa@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide