Julen Alberdi 'Txikia IV.a'-k finalerdia jokatuko du igandean Nabaridasen

Julen Alberdi 'Txikia IV.a'-k finalerdia jokatuko du igandean Nabaridasen

Datorren igandean, maiatzak 19, Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako finalerdia jokatuko du Julen Alberdi 'Txikia IV.a' aizkolari azkoitiarrak. Nabaridasen (Araba) jokatuko du lehia, 12:00etatik aurrera.

Julen Alberdi 'Txikia IV.a' aizkolari azkoitiarrak Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketako finalean sartzeko aukera izango du datorren igandean, maiatzak 19, Nabaridasen (Araba). Joan den asteburuan lortu zuen aurrera egitea Galdakaon, bigarren sailkatuta. Igandean, Iker Vicente eta Jon Rekondo aizkolariak izango ditu arerio finalerdian. Orain arte bezala, 24 enbor moztu beharko dituzte bost izakeratan.

Beste multzoan, berriz, Aitzol Atutxa, Mikel Larrañaga eta Ruben Saralegi lehiatuko dira. Finalerdi bakoitzeko lehenak finalera sailkatuko dira; hirugarren finalista erabakitzeko, berriz, finalerdian bigarren gelditzen diren bi aizkolariek elkarren aurkako kanporaketa jokatu beharko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide