Gorka Torre nekazariak hitzaldia emango du ostiralean

Gorka Torre nekazariak hitzaldia emango du ostiralean
Gorka Torre.

Ostiralean, maiatzak 17, hitzaldia emango du Gorka Torre nekazari baxenabartarrak Elkargunean, 19:00etan.

Baratze jardunaldietako bigarren hitzaldia izango da Gorka Torrek emango duena. Behorlegiko (Behe Nafarroa) bere baratzean sortzen duen elikadurarekin bizitzeko aski duen nekazaria da Torre. Duela zortzi urte inguru hasi zuen beharrezkoa duen elikadura bere baratzean sortzeko proiektua, eta lortu du helburua. Hainbat baratza ditu Behorlegin zehar, eta dozenaka elikagai sortzen ditu urte osorako. Garaian garaikoa jaten dute, hozkailuen beharrik gabe. Elektrizitatearen kontsumo arduratsua defendatzen du, gainera, Torrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide