Markel Olano EAJren ahaldungaia Azkoitian izan da

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 16a, 08:29
Azkoitiko eta aldundirako hautagaiak elkarrekin. (Argazkiak: EAJ)

Markel Olano EAJren Gipuzkoako Foru Aldundirako ahaldungaia Azkoitian izan zen atzo, asteazkena. Javier Zubizarreta EAJren Azkoitiko alkategaia buru, herriko kaleetan eta guneetan ibili ziren Azkoitiko hautagaiekin batera.

Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko jarduneko ahalduna eta EAJren ahaldungaia Azkoitian izan zen atzo, Eider Mendozak eta Imanol Lasak lagunduta. «EAJren hautagaitza babestera eta EAJk datozen lau urteetarako dituen proposamenak ezagutzera» etorri zirela azaldu dute alderdi jeltzaletik. Javier Zubizarreta EAJren Azkoitiko alkategaiak eta bere taldekideek lagunduta, kalean eta herriko guneak ezagutzen aritu ziren hautagai guztiak elkarrekin, eta «kafetxo bat hartu eta herritarrekin solasteko eta ideiak hartzeko tartea» izanzela azaldu dute.

 

Hauteskundeetako ekitaldi nagusia

Gaur, maiatzak 16, Azkoitiko EAJk datorren legealdirako dituen proposamenak eta programa aurkeztuko ditu Elkargunean, 19:00etan. Javier Zubizarreta EAJren alkategaiak eta zerrendako gainerako hautagaiek «egin nahi duten bidea» zein den jakinaraziko dute aurkezpenean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide