Ohiko itxura du berriz ere herriko plazak

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 15a, 10:34
Azkoitiko herriko plaza.

Bi astez Iraurgi Saski Baloiaren Garagardo Azoka kokatuta egon da, baina gaur, asteazkena, normaltasunera itzuli da udaletxe aurreko plaza.

Gaurtik aurrera, asteazkena, normaltasunez aparkatzeko aukera izango da herriko plazan. Bi astez herriko plazan kokatuta egon den Garagardo Azoka kendu berri dute eta 15:00etara bitartean eduki ahalko da autoa plazan. Udaltzaingoak gogorarazi du, ordea, 15:00etatik aurrera ezin dela aparkatu plazan. Zamalanetarako, berriz, 16:00etatik 20:00etara arteko tartea egongo da arratsaldez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide