Oraindik gelditzen dira bertso saiorako sarrerak

Ostiral honetan, maiatzak 17, bertso saioa izango da Floreagako On Bosco aretoan 22:00etan, Maxixatzenek eta Floreagak elkarlanean antolatuta. Saioa bertatik bertara jarraitzeko sarrerak gelditzen dira oraindik, eta ostegunera bitartean Maxixatzenera deitzen duten bazkideen artean banatuko dira, doan, sarrerak agortu arte.

Interesa duten Maxixatzeneko bazkideek deitu eta bidali whatsapp bat 688 846 351 zenbakira. Sarrera guztiak ez badira banatzen ostegunera bitartean, egunean bertan leihatilan eskuragarri egongo dira.

Oholtzan puntako bertsolariak ariko dira kantuan: Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide