Rina Cabezak transexualitateari buruzko hitzaldia emango du gaur

Rina Cabezak hitzaldia emango du gaur, asteazkena, Elkargunean. Transexualitatea gaitzat hartuta, bere bizipenak kontatuko ditu Cabezak, 18:00etan.

Transexualitateari buruz hitz egingo du gaur, 18:00etan, Rina Cabeza transexual azkoitiarrak. LGTBIfobiaren aurkako aurkako eguna izango da ostiralean, maiatzak 17, eta horren harira Sostenipe talde feministak antolatu du hitzaldia. Solasaldiaren ondoren, berriz, dokumental emanaldia egingo dute Elkargunean.

Mikro irekia ostiralean

Ostiralean, maiatzak 17, LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Sostenipek azkoitiarren esanak bildu nahi ditu. LGTBfobiarekin lotutako eta bizitzan entzundako esaldi eta iruzkinak anonimoki orrialde batean idazteko proposamena egin dute talde feministatik. Maiatzaren 17an, iruzkin edo esan horiek biltzeko kutxatxo bat jarriko du Sostenipek, herriko plazan. 19:00etan, berriz, jasotako orri guztien irakurketa egingo dute mikro ireki bidez.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide