EBA Ligarako igoera faseko lauko finala jokatuko dute asteburuan Azkoitian

Disdira Bitxitegia taldeko Guridi. (Argazkia: ISB)

Datorren asteburuan, maiatzak 18 eta 19, EBA Ligarako igoera faseko lauko finala jokatuko dute Azkoitiko Elkargunean. Iraurgi Saski Baloi taldearen Disdira Bitxitegia taldea, Atletico San Sebastian, Tabirako Baque eta Hernani Tecnun taldeak lehiatuko dira Azkoitian.

Datorren zapatuan, maiatzak 18, EBA Ligara igotzeko igoera faseko lauko finala hasiko dute Elkargunean. Iraurgi Saski Baloi taldearen Disdira Bitxitegia taldea, Atletico San Sebastian, Tabirako Baque eta Hernani Tecnun taldeak lehiatuko dira Azkoitian.

Zapatuan, 16:00etan, ISB taldearen Disdira Bitxitegia eta Atletico San Sebastian taldeek neurtuko dituzte indarrak. Partida hori amaitu bezain laster, 18:00etan, Tabirako Baque eta Hernani Tecnun taldeak arituko dira Elkarguneko kantxa nagusian. Bi partidetako irabazleek igandean, maiatzak 19, 11:45ean jokatuko dute finala eta irabazleak EBA Ligarako igoera lortuko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide