Istripua izan du auto batek Azkoititik Zumarragara bidean

Azkoititik Zumarragara bidean, GI-631 errepidean, istripua izan du auto batek 15:40 inguruan.

Istripua izan du auto batek GI-631 errepidean, Azkoititik Zumarragarako noranzko 25. kilometroaren inguruan. Ezbeharra 16:00ak inguruan gertatu da, Aizpurutxo auzora iritsi baino zerbait lehenago. Segurtasun Sailak adierazi duenez errei bat itxita dago, eta trafikoa motela da istripuaren parean. Jakitera eman dutenez ez da inor larri zauritu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide