Irabazita hasi du Jone Zabaletak Espainiako Ohorezko Liga

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 14a, 13:18
Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarra. (Argazkia: Y. LarraƱaga)

Jone Zabaletak Emakumezkoen Espainiako Ohorezko Ligako lehen jardunaldiko proba irabazi zuen joan den zapatuan, maiatzak 11, Donostiako Anoeta mini-estadioan.

Joan den zapatuan hasi zuen Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarrak Espainiako Ohorezko Liga. Lehen jardunaldian Donostiako Anoeta mini-estadioan jokatu zen, eta azkoitiarrak Atletico San Sebastian taldea ordezkatuz lehen postua lortu zuen 1.500 metroko proban. Lau minutu eta 32 segundoko denbora eginda lortu zuen Zabaletak lehen postua Donostian. Ekainaren 1ean jokatuko da bigarren jardunaldia eta ekainaren 15ean finala. Oraindik ez dituzte zehaztu, ordea, bi proba horietako lekuak eta orduak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide