Deus Ez taldeak 'Sherpak' diskoa aurkeztu du

Deus Ez taldeak 'Sherpak' diskoa aurkeztu du
Koldo Sagarzazu bateria jotzaile azkoitiarra.

Koldo Sagarzazu azkoitiarra kide duen Deus Ez taldeak 'Sherpa' diskoa aurkeztu berri du.

Eibar eta Azkoitia artean osatutako taldea da Deus Ez taldea. 2016an sortu, eta 2017an grabatu zuten lehenengo diskoa, autoekoitzita: 'Deus ez'. Rock, punk edota metal estiloko musika egiten dute. Iaz, besteak beste, Katapulta Tour 2018an eta Amurriock musika lehiaketan aritu ziren kontzertuak ematen.

Lehen lana baino «disko landuagoarekin» dator orain rock hirukotea 'Sherpak' diskoarekin, eta Donostiako Kutxa Kultur aretoan joan den zapatuan, maiatzak 11, abiatu zuren aurkezpen bira. Ikusi Hamaika Telebistak egindako elkarrizketa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide