Programako puntuak jakinarazi ditu Azkoitia Bai Herri Plataformak

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 14a, 08:18

Azkoitia Bai Herri Plataformak sare sozialetan jakitera eman ditu programako hainbat puntu. Jose Joakin Etxaniz zerrenda buruarekin batera, zerrendako beste hautagaiak ezagutarazi ditu plataformak, eta horrekin batera, programako puntuak.

«Guztiok egin dezakegulako zerbait herrian eta herritarren alde. Inork ez duelako herria ezagutzen herritarrek bezala», esaldiarekin azaldu du Azkoitia Baik bere sare sozialetan maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako duten programa. Hainbat puntu nabarmendu ditu herri plataformak. Alderdi guztien lotura bilatuz, plataformaren asmoak dira, besteak beste, herri merkataritza suspertzea, herritar guztien ongizatea bermatzea, liburutegi dinamiko bat izatea, kafe antzokia Elkargunean finkatzea, kultura eta kirol inklusiboaren alde egitea eta herritarrei informazio garbia helaraztea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide