Auzo bilerak eta ekitaldi nagusia egingo ditu astean zehar EH Bilduk

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 14a, 08:05

Azkoitiko EH Bilduk beste bi auzo bilera egingo ditu aste honetan. Santa Klarako eta Aizpurutxoko bizilagunekin elkartuko da aste barruan, eta zapatuan kanpainako ekitaldi nagusia egingo du, plazan.

Udal hauteskundeak gero eta gertuago dira, eta EH Bilduk beste bi auzo bilera egingo ditu aste honetan. Asteazkenean, maiatzak 15, Santa Klarako bizilagunekin elkartuko da Elkarguneko Zeharkako gelan, 19:00etan. Ostegunean, maiatzak 16, Aizpurutxoko auzotarrekin bilduko da koalizio abertzalea. Aizpurutxoko Itziar jatetxean egingo dute bilera, 19:00etan.

Ekitaldi nagusia

Datorren zapatuan, maiatzak 18, kanpainako ekitaldi nagusia egingo du EH Bilduk. Ainara Goenaga alkategaiarekin batera, Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresuko EH Bilduren Gipuzkoako diputatua izango da Azkoitian. 12:00etan egingo dute ekitaldia, herriko plazan.

Elkargunerako proposamenari buruz

Maiatzaren 20an, berriz, Elkargunearen publifikazioari buruzko aurkezpena egingo du Elkargunean EH Bilduk, 19:00etan. Zumaiako eredua aurkeztuko du Iñaki Ostolaza EH Bilduren Zumaiako alkategaiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide