Sanisidro jaiak ospatuko dituzte Madariagan

Maxixatzen.eus 2019ko mai. 12a, 09:55
Iaz Madariagan egindako prozesioa. (Argazkia: Maxixatzen)

Sanisidro jaiak ospatuko dituzte Madariaga auzoan. Asteazkenean, ostiralean eta zapatuan egingo dituzte festetako ekintzak.

Sanisidro jaiak ospatuko dituzte asteazkenetik aurrera, Madariagan. Astazkenean, maiatzak 15, izango da sanisidro eguna. 11:00etan, prozesioa eta meza egingo dituzte auzoko ermitan, eta ondoren, 12:00etan, hamabitakoa eskainiko dute saldarekin eta pintxoekin.

Maiatzaren 17an, ostiralean, mus txapelketa jokatuko da Otarre jatetxean. 21:30ean hasiko da karta jokoa; izena emateko Otarre jatetxera deitu beharko da —943 85 37 56—.

Zapatuan, maiatzak 18, haurrentzako zein helduentzako hainbat ekintza egingo dituzte. 11:00etan, haurrentzako eta helduentzako mendi buelta egingo dute Madariaga inguruetan. 11:30ean, auzotarren arteko pilota partidak jokatuko dituzte. Segidan, berriz, Eneritz Arrieta eta Alaitz Badiola, Nagore Aramendiren eta Oihana Orbegozoren aurka arituko dira.

12:30ean, marrazki tailerra egingo dute, eta 14:30ean, auzotarren bazkaria eta omenaldiak. 16:30ean, ume jolasekin jarraituko du festak, eta merienda ere egingo dute. 18:00etan, berriz, Mendaroko gizon taldearen eta Koatei baserriko astoaren arteko giza proba jokatuko dute. Ordubete beranduago, Zelailuzeko animaliekin ume jolasak egingo dituzte, eta eguna 21:00etan Otarren egingo duten afariarekin itxiko dute. Egun osoan zehar, gainera, Laja II eta Lutxurdixo trikitilariak alaituko dute auzoa, eta Asier Txibilter eta Ion Gurrutxaga eta Unai Eizagirre 'Aittola' Erniarraitzeko bertsolarien saioa ere izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide